Buber awards video

Hi, following the previous post here’s the Buber Awards 2011 ceremony video. Babelium is awarded at 55:40 (the video is in Basque & Spanish):

Buber Awards 2011

The awarded projects and their categories:

Babeliumek 2011ko Buber Berrikuntza saria jaso du!

logoHerenegun Babelium Buber sarietako Berrikuntza proiektua kategoriako finalista zela jakin genuen, Gaia Net Exchange eta EITB a la carta proiektuekin batera.

Irabazlea ezagutzeko zeremonia gaur ospatu da EITBren Bilboko egoitzan eta Babelium IRABAZLEA izan dela oraintxe bertan jakin dut zeremoniara joan diren taldekideen eskutik. ZORIONAK DENOI EGINDAKO LAN BIKAINARENGATIK!

Sari hau pertsona askoren lanaren emaitza da, trukean ezer eskatu ez duten ikasle, ikertzaile eta irakasle askoren lana. Garaikurra GHyM taldeak jaso du baina Babeliumek bide luzea egin du bere sorkuntzatik gaurko egunera. Horregatik proiektuaren garapen eta sustapenean parte hartu duten pertsona guztiei esker berezia luzatu nahi diet: Ander, Andoni, Beñat, Iker, Imanol, Iñigo, Jonathan, Unai, Raúl, Leire, Urtza, Asier, Aintzane… (norbait ahaztu badut barka diezadala, emozioa dela eta izango zen) zuen lana gabe ez ginateke gauden lekura iritsiko. Sari hau zuentzat da, MILESKER BIHOTZ BIHOTZEZ!

Aintzatespen honek Babelium egunero-egunero hobetzen jarraitzera animatzen gaitu. Hortaz, ziur egon sari hau lehena bai, baino azkena ez dela izango.

ZORIONAK berriz ere, eta hurrengo mezurarte.